Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak eta Sareen Sareak hauteskunde-debate bat antolatu dugu apirilaren 25ean, Donostiako ONCEko areto nagusian.
Ekimen horretan, Euskadiko hiriburuetan eta foru-aldundietan gaur egun presentzia duten alderdi nagusietako ordezkari hauek hartu dute parte:
- Olaia Duarte (EH Bildu)
- Susana García (PSE-EE)
- Víctor Lasa, (Elkarrekin Podemos IU)
- Mikel Lezama, (PP)
- Maite Peña, (EAJ-PNV)
Parte-hartzaileek honako gai honen inguruan solas egin dute, besteak beste: Euskadiko udalerri eta foru-aldundiek zer erronka, neurri eta politika sozial eta lankidetza-politika behar dituzten ziurgabetasun global handiko testuinguru honetan.
Xabier Madariaga Idirin kazetariak mahai-ingurua aurkeztu eta moderatu du, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Aldundiko laguntza izan du.