Maiatzaren 28an udal- eta foru-hauteskundeetara deituta gaude, eta gure gertuko erakundeen norabidea zehaztuko dugu hurrengo 4 urteetarako.
Honelakoa da etorkizunerako nahi dugun Euskadi: baketsua, ingurumen aldetik jasangarria, feminista eta justizia sozialaren alde lan egingo duena. Beraz, Euskadiko GGKE-en Koordinakundetik hauteskunde hauetara aurkezten diren alderdi politikoei honako neurri eta proposamen zerrenda aurkeztu diegu arestian aipatutako helburua lortzen laguntzeko:
- Euskadi solidarioa 2030 Agendaren esparruan.
- Gobernuaren ekintza guztietan garapenerako politiken koherentzia bultzatzea, pobreziaren eta desparekotasunen aurkako borroka kausazko ikuspegitik eta ingurumenerako jasangarria den modu batean jorratzeko, Nazio Batuen 2030 Agendan jasota dagoen moduan.
- Alderdi politikoek beren hauteskunde-programetan defenda ditzatela lankidetzarako euskal politikak.
- Hezkuntza emantzipatzailearen alde egitea, gizartea eraldatzeko ezinbesteko tresna delako.
- Gobernantza inklusibo eta eraldatzailearen alde egiten dugu.
- Herri txikiak edo baliabide gutxiago dituztenak.
- Erakundearen guztizko aurrekontu bateratuaren % 0,7 nazioarteko lankidetzara bideratzeko konpromisoa.
Gainera, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak eta Sareen Sareak hauteskunde-debate bat antolatu dugu apirilaren 25ean, Donostiako ONCEko areto nagusian.