Otsailaren 6an, dardara indartsu batek Turkia eta Siria kolpatu ditu. Milaka pertsona hil eta zauritu ditu, eta kalte material handiak utzi ditu. Hondamendi natural honek zailtasun gehiago ekarriko dizkio Siriako bizi-baldintzei. Ezin dugu ahaztu herrialde horrek gerraren ondorio latzak pairatu dituela azken urteetan.
Euskal elkartasuna, abian
Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen bazkide diren ondorengo GGKE hauek, kaltetutako guneetan lankidetza-proiektuak egiten dituzte, edo larrialdietako esku-hartzeak eta ekintza humanitarioak egiten ari dira jada, hala nola, kalteak eta biztanleen beharrak balioesten, laguntza bideratzen edo sendagaiak, material sanitario edo pertsonala bidaltzen, besteak beste, edota berreraikitze lanetan laguntzen:
Manos Unidas (laguntza Sirian)
Gure webguneko direktorioan ikusgai daude erakunde horien Euskadiko egoitzen harremanetarako kontaktuak.
Espainiako GGKE-en Koordinakundearen komunikatua
Zer egin krisi humanitarioaen aurrean? Garapenerako Lanlidetzaren Euskal Agentziaren informazioa
(Informazioa etengabe ari da eguneratzen)
Irudia: Kolapsatutako eraikin baten suntsipena. Diyarbakır, Turkia. VOA, domeinu publikoa, Wikimedia Commonsen bitartez.