CICLO DE CINE 2023 – GETXO – INSCRIPCIONES

HASIERA: ekaina 11, 2023
BUKAERA: ekaina 18, 2023
NON: Romo Kultur Etxea
ORDUTEGIA: 18:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

2023KO AFRIKAKO ZINEMA ZIKLOA – GETXO

Afrikako Zinema Zikloan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zikloa maiatzetik ekainera bitartean izaten ari da Bilbon, Sestaon eta Getxon. Sestao eta Bilboren ostean, Zinema Zikloa Getxora eramago dogu, IRDASekin batera, eta hurrengo programarekin:

LES PRIÈRES DE DELPHINE  (VOSE)
Ekainak 11, 18:00-20:30
Filmari buruz:
Zuzendaria: Rosine Mbakam
Urtea: 2021
Hizkuntza: Frantsesa, Pidgin nigeriarra, Ingelesa – azpitit. gaztelaniaz
Laburpena: Delphine kamerundar gazte bat da, aitak abandonatzen duena ama hiltzean. 13 urterekin bortxatu zuten, eta prostituzioan erori zen, bere burua eta alaba mantentzeko ahaleginean. Europan alabarentzat bizitza hobea aurkitzeko itxaropenarekin, adina hirukoizten dion belgikar batekin ezkonduko da. Erretratu honetan, Delphinek, gizarte patriarkalak zapaldutako eta mendebaldeko kolonizazio sexualari bizirauteko modu bakar gisa emandako gazte afrikarren belaunaldi baten parte denak, emakume afrikarra espetxeratzen jarraitzen duten menderatze-eskemak erakusten ditu.

L’ABRE SANS FRUIT  (VOSE)
Ekainak 18, 18:00-20:30
Filmari buruz:
Zuzendaria: Aïcha Macky
Urtea: 2016
Hizkuntza: Haousa, Frantsesa – azpitit. gaztelaniaz
Laburpena: Ezkonduta eta seme-alabarik gabe, Aïcha Macky errealizadoreak eta bere senarrak gizartean ohikoa ez den egoera bati egin behar diote aurre. Baina Nigerren, edonon bezala, antzutasun arazoak daude. Bere esperientzia pertsonaletik abiatuta eta erditzean hildako amarekin izandako elkarrizketa batean, zuzendariak emakumeen sufrimendu ezkutuak arretaz aztertzen ditu, tabuak apurtzearekin batera. Ikuslea Aïcharen ondoan dabil, Nigerren, amen arteko emakume baten ondoan.
📣Doako sarrera
📍 RKE- Romo Kultur Etxea. Santa Eugenia Plaza, 1, Getxo.
📩Kontaktua: gipuzkoasi@sol-inter.org / 609 56 78 67
Antolatzailea: Solidaridad Internacional eta IRDAS