Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologien XXIV. Mintegia

HASIERA: urria 6, 2023
BUKAERA: abendua 31, 2023
NON: Presentzial eta Online
ORDUTEGIA: Online 17:00-19:00

Tailerra/Formakuntza

Iraila iritsi da eta, ohi bezala, ISF-MGItik Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko mintegiaren edizio berri bat abiarazi dugu.

Urteetan zehar pentsamendu kritikoa, beharrezko Trantsizio Ekosozialaren inguruko hausnarketa eta bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duen teknologiaren aldeko apustua barne hartzen dituen espazio bat eskaini ondoren, mintegiaren edizio berritu batekin itzuliko gara!

Batez ere online formatua gailenduko bada ere, tailer eta txango presentzialekin osatutako da mintegia. Bizkaiko gizarte zibileko eta lankidetzako erakundeetako ordezkari ezberdinek parte hartuko dute. Partaidetza- eta eztabaida-metodologiekin planteaturiko saioek Iparraldeko eta Hegoaldeko parte-hartzaile globala izango dute, baita unibertsitateko eta gizarte-mugimenduetako eragileena ere. Beti ere, ikuspegi feministak eta ekologistak analisian presente egongo direla ziurtatuz.

Ikastaroa garapenerako lankidetzarekin eta teknologiarekin lotutako oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituzten edozein prestakuntzatako pertsonei zuzenduta dago, eta Gradu Amaierako Lana gizarte-eraldaketarekin lotutako esparruetan egin nahi duten karrera zientifikoetako ikasleentzat interes bereziko saioak izango ditu.

XXIV. edizioa online egingo da 2023ko azken hiruhilekoan, urriaren 6tik abenduaren 15ra, ostiral guztietako arratsaldetan (zubietan eta jaiegunetan izan ezik). Saio horiez gain, bi irteera eta tailer bat egingo dira jardunaldietan landutako gaietan modu praktikoan eta bizipenenaren bitartez sakontzeko.