Deialdi irekia | BBK-UNESCO Bekak

HASIERA: iraila 5, 2023
BUKAERA: urria 1, 2023
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

UN Etxeak eta BBK bi beka eskaintzen dituzte, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Pariseko egoitzan, praktika profesional bat errazteko asmoz.

Egingo dira:

(1) Genero Berdintasunerako Dibisioan eta

(2) Kultura Sektoreko Bulego Exekutiboan, hurrenez hurren.

EZAUGARRI OROKORRAK

  • Iraupena: 6 hilabeteko epea, 2024ko otsailetik uztailera bitartean.
  • 10.000€ gordineko zuzkidura ekonomikoa; horri dagozkion zergak eta bidaiako laguntza-aseguruaren zenbatekoa kenduko zaizkio.
  • UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat sartu da. Formazio hau UN Etxeak emango du UNESCOn sartu aurretik.
  • Ez da inola ere sortuko kontratu-harremanik onuradunaren eta UN Etxea edo UNESCOren artean.