SEXU- ETA GENERO- ANIZTASUNARI BURUZKO PRESTAKUNTZA, OSASUNAREN ARLOAN

HASIERA: iraila 21, 2023
BUKAERA: iraila 21, 2023
NON: Sede de Osatzen (Blas de Otero 10 abajo derecha, 48014 Bilbao)
ORDUTEGIA: 17etatik 19tara

Tailerra/Formakuntza

 

Prestakuntza hau, Aldarteren eskutik,  jarrera kritikoa sustatu nahi du osasun-arloan, sexu- eta genero-aniztasuna giza eskubide gisa identifikatzeko eta aitortzeko, eta tokiko adierazpenen eta nagusitasun- eta bazterkeria-eredu globalen arteko interdependentzia adierazteko.

Saioaren bidez, osasun-langileek honako gaitasun hauek izan ditzaten lortu nahi da:
– Indarkeria matxistaren eta LGTBI-fobiaren edozein adierazpen prebenitzen eta jorratzen laguntzea, kontsultan eta inguruan.
– Beren errealitateen eraldaketan subjektu aktiboak izatea, giza eskubideen bermean duten zereginaz jabetuta (osasunerako eskubidea eta indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea).

Era berean, osasun-arloan LGTBIQ+ pertsonei arreta integrala emateko jardunbide egokien dekalogo-proposamen bat berrikusiko da, eta DSGa langileek gehien erabiltzen duten baliabideetako batean sartzea planteatuko da, adibidez, diskriminaziorik egiten ez duen ereduzko formulario batean.

Bat egin aldaketarekin eta osasun-sistema publiko inklusiboagoa eta mota guztietako indarkeriarik gabea sortzen lagundu.
Zure zain gaude!

Tokia: Osatzeren egoitza (Blas de Otero 10 behea eskuina, 48014 Bilbo)

Data: 2023ko irailaren 21eanOrdua: 17: 00etatik -19: 00tara

Hizlariak: Aldarte (Gay, lesbiana eta transentzako arreta zentroa)

Hizkuntza: Gaztelania

Edukiera: 25 pertsona

Prezioa: Doan

Izen-emateak:

Prestakuntza hau  Osatzenekin egindako lankidetzaren emaitza den prestakuntza eta trukeen zikloaren barruan sartzen da, irailean, urrian eta azaroan 4 ekitaldi egiteko, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketari esker.