Erresistentzia elikatzen: Saharar herriaren proposamena elikadura hobetzeko argazki erakusketa

HASIERA: urria 26, 2023
BUKAERA: azaroa 6, 2023
NON: Judimendi eta Pilarreko gizarte etxeetan
ORDUTEGIA:

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Erresistentzia elikatzen: Saharar herriaren proposamena elikadura hobetzeko argazki erakusketara gonbidatzen zaituzte.

Duela ia mende erdi basamortutik ihes egin ondoren, emakume sahararrek Tindufeko (Aljeria) kanpalekuak altxatu zituzten, basamortuko inguru idorrean. Bertan ez dago ia elikagai-ekoizpenik eta laguntza humanitarioa gero eta urriagoa da.

Argazki eta hitzaldi hauen bidez, saharar herria elikadura eta osasuna hobetzeko garatzen ari den ekimenetako bat gerturatuko dizuegu, bizirik irauteko duen tinkotasuna islatzen duena: MORINGA.

Sahararrek proiektu horretan lanean dihardute 2016az geroztik, eta Gasteizko Udalaren funtsekin baratze bat sortu da, eta, ondoren, landare hori prozesatzeko instalazioak eraiki dira.

Erakusketa Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatu du eta Arabako SEADen Lagunen elkarteak antolatu du.

Argazki erakusketa:

Urriaren 10etik 23ra, Judimendiko gizarte etxean

Urriaren 26tik azaroaren 6ra, Pilarreko gizarte etxean