Gorputz anitzak, sentipen kolektiboak. Ongi Bizitzerako baliabide feministak

HASIERA: iraila 27, 2023
BUKAERA: iraila 27, 2023
NON: Donostiako Emakumeen Etxea
ORDUTEGIA: 10h - 12h

Bakarkako eta taldeko ongizatea sustatzeko baliabide lagungarriak eskuratu nahi dituzten emakumeei zuzendutako tailerra.

Nathalie Bejarano psikologoa eta sexologoa da, eta Herri Hezkuntza Feministaren teknikak erabiliz gorputzaren eta emozioen sentimendua sustatzearen garrantziaz hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu.

Horretarako, honako gaiak jorratuko dira, besteak beste: gorputz, arraza eta sexu aniztasuna, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea, emakumeen desiraren ukapen historikoa eta hauen eragin sozial eta pertsonala. Gainera, proposamen komunitarioak ere partekatuko dira, gure buruekiko eta gure ingurunearekiko harremana hobetzeko.

Ez galdu!

Edozein zalantza argitzeko eta izena emateko: lumaltikdefensoras@gmail.com