INDARKERIA SINBOLIKOARI BURUZKO PRESTAKUNTZA OSASUNAREN ARLOAN

HASIERA: urria 19, 2023
BUKAERA: urria 19, 2023
NON: Sede Osatzen (Blas de Otero 10 Bajo Derecha, 48014 Bilbao)
ORDUTEGIA: 17h A 19h

Tailerra/Formakuntza

Prestakuntza honen helburua osasun-arloan jarrera kritikoa sustatzea da, indarkeria sinbolikoa identifikatu eta baztertzeko, sexu- eta genero-aniztasuna giza eskubidetzat aitortuz, eta tokiko adierazpenen eta nagusitasun- eta bazterkeria-eredu globalen arteko interdependentzia adieraziz. Saioaren bidez, osasun-langileei honako hauek egiteko aukera emango dieten gaitasunak ezarri nahi dira:

  • Indarkeria matxistaren eta LGTBI-fobiaren edozein adierazpen prebenitzen eta jorratzen laguntzea, kontsultan eta inguruan.
  • Beren errealitateen eraldaketan subjektu aktiboak izatea, giza eskubideen bermean duten zereginaz jabetuta (osasunerako eskubidea eta indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea).

Era berean, indarkeria sinbolikoko tresna bat sortuko da, osasun-langileekin batera egindako partaidetzazko lan-ibilbidean oinarrituko dena, osasun-arloan gertatutako Indarkeri Simbolikoko kasu errealetatik abiatuta. Kasu horiek justizia feministaren printzipioen arabera aztertuko dira, eta egiaren eraikuntzaren inguruan lan egiteko alternatibak, justizia sortzeko ekintza-proposamenak, erreparaziorako ekintza-planak eta ez errepikatzeko bermeak ebaluatzeko erreferentziak proposatuko dira.

Beraz, erabilitako metodologia osasun inguruneko profesionalek erantzun zehatzak sortzea,justizia feministaren printzipioak bete daitezen, indarkeri simbolikoaren kasuen aurrean bilatzen du.

Bat egin aldaketarekin eta osasun-sistema publiko inklusiboagoa eta mota guztietako indarkeriarik gabea sortzen lagundu.
Zure zain gaude!

Edukiera:  25 pertsona

Hizkuntza: Gaztelera

Prezioa: Doainik

 

Prestakuntza hau Osatzenekin daukagun lankidetzaren emaitza den formazio eta truke zikloaren barruan sartzen da. Honen barruan irailean, urrian eta azaroan zehar 4 ekitaldi egingo ditugu. Adi gure sareei eta ez galdu!