Doku-forum: Fabricando Mujeres

HASIERA: azaroa 22, 2023
BUKAERA: azaroa 22, 2023
NON: Bilbao
ORDUTEGIA: 18:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Fabricando Mujeres dokumentalaren aurkezpena eta, ondoren, mintzaldia. Dokumentalak duen xedea da agerian jartzea indarkeria matxisten eta kapitalismoaren arteko lotura, kontsumoaren bidezkoa, eta, orobat, gorantz datozen alternatibak nahiz esparru horretan sortzen diren erronkak erakustea.

Sinopsia: Maitek 80 urte ditu eta Fabrikak sortzen dituen hondakinak jasotzen jarraitzen du asmakizunak egiteko. Bere lantegian espazio subertsibo bat sortu du Fabrikak zabaltzen dituen emakumeen estereotipo modeloei aurre egin ahal izateko. Pertsona sare zabala du berekin elkarlanean, hauekin bere kezkak konpartitzen ditu, baina bere borroka ere.

Dokumental elebiduna eta azpitituluduna (euskara eta gaztelania).

Informazio gehiago www.factoriadevalores.eus webgunean.

Noiz? Azaroak 22, asteazkena, 18:00etan
Non? Auzoka Komunitate Zentroa (Bilbo)
Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte.
Jarduera hau Margotu Elkartearekin batera antolatzen da.