HASIERA: azaroa 9, 2023
BUKAERA: azaroa 9, 2023
NON: Aldabe Gizarte Etxea, Gasteiz
ORDUTEGIA: 18:30
Azaroaren 9an, osteguna, 18:30etan Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean, Gasteiz Konexioan jardunaldiaren zortzigarren edizioa antolatu dugu.
Jardunaldi honetan istorio eta testigantza hunkigarriak ezagutuko ditugu migrazioei eta elkarbizitzari buruz bai Gasteizen (Arabako Etxeko eta Zainketako Langileen Elkartea AEZLE, Loturak eta Elkarte afrikarren partzuergoa) eta bai munduko beste leku batzuetan (Emakumeok Martxan eta Casa Vedruna de Tánger). Gainera, Harresian Zulo taldearen kontzertua izango da, eta Afrika Bibang izango dugu ekimenaren aurkezle.
Gasteiz konexioan jardunaldiaren xedea da gure lurraldearen eta urrutiko beste leku batzuen arteko lotura erakustea, bereziki Arabako garapenerako GKE-ek lan egiten duten tokietan, eta, hala, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzen esku hartzen duten herritar aktiboak eta parte-hartzaileak sortzen laguntzea. Lotura horien ondorioz, gure kontsumo‑ekintzek, -jarrerek eta -ohiturek ondorioak izango dituzte gure ingurunetik haratago. Dena lotuta dago mundu globalizatu honetan: arropa, elikadura, energia, klima-aldaketa, osasuna, hezkuntza, pobrezia, aberastasuna, desberdinkeriak, eskubideak, aukerak, migrazioak, elkarbizitza.
Sarrera librea edukiera bete arte.
#GasteizEnConexión
Antolatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea
Laguntzaileak: Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
www.ongdeuskadi.org