Indarkeria sinbolikoa prebenitzeko eta jorratzeko ikaskuntza-trukeak EAEko, Estatuko eta Hego eta Erdialdeko Amerikako osasun-langileekin

HASIERA: azaroa 7, 2023
BUKAERA: azaroa 7, 2023
NON: Osatzeren Egoitza (Blas de Otero 10 Bxu eskuina, 48014 Bilbao)
ORDUTEGIA: 17tik 19ra

Tailerra/Formakuntza

Ikaskuntza truke honek, Tatiana Romeroren eskutik, osasun-langileei beren errealitateetan inplementatu beharreko ezagutza eta gaitasun berriak emateko burutzen da. Horretarako, sexu- eta genero-aniztasuneko esperientzia esanguratsuak identifikatzeko eta erregistratzeko prozesu bat egin da, hego eta erdialdeko Amerikako osasun-eremuan.

Aztertutako esperientzietatik abiatuta, elkartruke hau EAEko zein Erdialdeko Amerikako osasun-langileen ezagutza kritikoa eta truke-guneak sortzeko baita aliantzak egiteko eta gizarte-kontzientzia sustatzeko estrategia gisa planteatzen da.

Lucy Gonzalezekin batera, Mexiko Hiriko Osasun idazkaritzako langilea, hausnarketa transnazionalak egingo ditugu osasun arloan gertatzen diren indarkeriei buruz.

 

Prestakuntza hau Osatzenekin daukagun lankidetzaren emaitza den formazio eta truke zikloaren barruan sartzen da. Honen barruan irailean, urrian eta azaroan zehar 4 ekitaldi egingo ditugu. Adi gure sareei eta ez galdu!