Autonomia-Erkidegoko GGKE-en Koordinakundeen Sareak gizarte justuagoak, demokratikoagoak, jasangarriagoak eta bakean eraikitzeko bere konpromisoa berretsi du

Foto Es hora de cooperar

Logroñon ospatu da asteburu honetan Autonomia-Erkidegoko GGKE-en Koordinakundeen Sarea, non Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak hartu duen parte. Hitzordu horretan, estatu osoko ordezkariak elkartu dira, eta testuinguru honetan antolatu dute ekimen hau: munduan zenbait krisi larri gertatzen ari dira eta hainbat erkiegotan alarma piztu da lankidetza-politiken murrizketak sufriten ari dira. Beraz, Sarearentzat premiazkoa da benetazko konpromisoak lortzea gizarte justuagoak, demokratikoagoak, jasangarriagoak eta bakean eraikitzeko.

Egunotan, komunikazio- eta eragin politikoarako-estrategiak landu ditugu lankidetza politikak hobetzeko, giza eskubideak defendatzeko eta planetaren babesa bermatzeko. Topaketa amaitu da aldarrikapen honen onarpenarekin: Cooperar desde nuestras regiones, pueblos y ciudades. Sumar desde la diversidad, construir desde lo colectivo, eta gai horiek aldarrikatzen ditu. Autonomia erkidego guztietako koordinakundeek eta Garapenerako Erakundeen Estatuko Koordinakundeak adostu dute aldarrikapena; guztien artean lurralde osoko 600 erakunde ordezkatzen dute.

Aldarrikapenak eraldaketarako lankidetza deszentralizaturako proposamenak jasotzen ditu, esate baterako, tokiak tokiko administrazioetan lankidetza-egiturak eta -politikak sendotzea; elkartasuna oinarrizko zutabea izatea eta premiazko ekintzak egitea bermatzea; klimarekiko konpromisoa; herritarren parte-hartzea; kanpo-politika feminista edo aurrekontuen % 0,7 lankidetzara bideratzea, besteak beste. Gainera, Palestinan eta Israelen su etena berehala premiazkoa dela adierazi dugu.

Garapenerako Erakundeen Erakundeen Koordinakundearen Sarearen konpromisoa da lan egitea eta ekintzak sendotzea elkartasunaren, giza eskubideen, berdintasunaren, bizitzaren eta planetaren jasangarritasunaren alde lan egiteko.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat