Aurkezpena: UNESCOren 2023 GEM Txostena “Teknologia hezkuntzan”

HASIERA: azaroa 23, 2023
BUKAERA: azaroa 23, 2023
NON: Konekta-LaPerrera, Bilbo
ORDUTEGIA: 10:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

UN Etxeak 2023 Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostenaren (GEM Txostena) aurkezteko ekitaldira gonbidatzen zaitu. Azaroaren 23an izango da, 10:00etan, Konekta-La Perrera espazioan, Bilbon (Sabino Arana etorbidea, 5o).

Teknologia Hezkuntzan izenburupean, 2023 GEM Txostenak mundu osoko hezkuntzan teknologiaren erabilerari jorratzen dio garrantziaren, ekitatearen, eskalagarritasunaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik.

Txostenak teknologiaren erabilera egokiak irtenbideak eskain ditzakeen hezkuntza-erronkak aztertzen ditu, eta gaur egun proposatutako irtenbide asko ere kaltegarriak izan daitezkeela aitortzen du.

GEM txostenak GJH 4ren 10 helburuetako bakoitzean egindako aurrerapenen berri ematen duen jarraipenari buruzko zati bat jasotzen du. Gainera, gaikako zati bat 4. GJH lortzeko funtsezko gai batean zentratzen da, GEM txostenaren nazioarteko aholku-batzordeak hautatua.