Jardunaldia “BEGIRADA OSASUNGARRIA II.edizioa. Sexu- eta genero-aniztasuna osasunaren gizarte-determinatzaile bezala.

HASIERA: azaroa 23, 2023
BUKAERA: azaroa 24, 2023
NON: Bizkaiko Medikuen Elkargoa.Lersundi Kalea, 9, 48009 Bilbo, Bizkaia
ORDUTEGIA: Azaroaren 23an: 09etatik 12etara eta 16:30etik 18:30era. Azaroaren 24an: 09etatik 14etara.

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

medicusmundi Bizkaiak antolatutako Jardunaldi hauek helburu jakin bat dute: Lehen Mailako Arreta eta osasuna zedarritzen duten prozesu sozialak begirada feminista eta intersekzional batetik eta sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia erabilita erdigunean jartzen dituen osasun publikoaren eredu bat sustatzeko beharrean sakontzea.

Ildo horretan, ezinbestekoa da gogoeta hainbat ikuspegi, bizipen eta jakintzetatik partekatu ahal izatea. Horretarako, esku hartzen duten tokietan arreta-eredu bidezkoagoa eta zuzenagoa sustatzen duen osasun-sistema baten alde egiten duten pertsonek hartuko dute parte.

Hondurasko errealitatea guregana ekartzeko, Clara López Hondurasko Osasun Idazkaritzako Genero Unitatearen (SESAL) koordinatzailea izango dugu gurekin hasierako hitzaldia emateko.

Haur eta nerabe transei ematen zaien akonpainamenduari lotutako kontuak, LGTBIQ+ komunitateko pertsonekin Lehen Mailako Osasun Sisteman arreta ematerakoan eta arazoari heltzean izandako bizipenak eta TSIren inguruan LGTBIQ+ kolektiboaz egiten den estigmatizazioa bezalako gaiak jorratuko dira.

Eta medicusmundi Bizkaiak egindako bi ikerketa aurkeztuko dira espazio horretan:

  • “Ez da botiketatik bakarrik bizitzen. AIZak, Sexu eta Genero Aniztasuna, eta Osasun Integralaren erronka”.
  • “Osasunaren eredu ez-normatibo eta feminista bat eraikitzen: sexu- eta genero-aniztasunari buruzko gogoetak Lehen Mailako Osasun Arretan”.

Topaketa honek aukera ezin hobea izan nahi du osasun espazioetan sexu-aniztasunari buruz ematen den arretaren gainean diren askotariko pertzepzio, sentsibilitate, ikuspegi eta iritziak konektatzeko.

Itxaroten zaitugu

Programa