HITZALDIA: CONTRA-PEDAGOGÍAS DE LA CRUELDAD

HASIERA: azaroa 28, 2023
BUKAERA: azaroa 28, 2023
NON:
ORDUTEGIA: 18:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Gasteizko Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuaren mende dagoen Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak, deialdi hau egiten du:
Hitzaldi dekolonialen zikloa HERRI HANDI, Herri handiaren hitzaldiak infernu txikiarentzat.
HITZALDIA: CONTRA-PEDAGOGÍAS DE LA CRUELDAD
HIZLARIA: Rita Laura Segato, antropologoa, pentsalaria eta aktibista feminista
Krudelkeriaren pedagogiaren kontzeptua aztertuko dugu; hau da, gizarte patriarkal eta kolonialetan kontrol- eta menderatze-mekanismoak ezartzeko xedez indarkeria eta krudelkeria erabiltzen dituen pedagogia. Indarkeriak ekintza fisikoak gainditzen dituela ikusiko dugu, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen den eta kulturaren, hezkuntzaren eta boterearen arteko loturen bidez indartzen den kontrol-tresna sinbolikoa ere badela.
HIZKUNTZA: Gaztelania
DINAMIZATZAILEA: Aitziber Pérez de Karkamo, Kazetaria. Hedabide askeetan komunikatzen saiatzen naiz, betaurreko eta bolaluma moreak soinean. @halabedi eta @naiz_iritzia
LEKUA: ONLINE. Sarrera irekia: www.vitoria-gasteiz.org/JFE-zuzenean
EGUNA: 2023ko azaroaren 28a, asteartea
ORDUTEGIA: 18:30 H
Hitzaldi honek zeinu-hizkuntzako interpreteak dauzka.