HASIERA: abendua 4, 2023
BUKAERA: abendua 4, 2023
NON: Konekta-La Perrera, Bilbao
ORDUTEGIA: 17:00 - 19:00
Abenduaren 4an, astelehena, La Perreran (Sabino Arana, 50, Bilbo) elkartuko gara, aniztasunen ikuspegi intersekzionaletatik osasunaz eta kulturaz hitz egiteko. Bizitza-esperientziengatik eta gauzak aldatu nahi dituztelako zeresan handia daukaten pertsonen testigantzak izango ditugu, gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta anitzagoa eraikitzeko.
- Osasuna, ongizatea eta aniztasunak.
17:00etatik 17:45era.
Parte-hartzaileak
Kimetz Renteria (Naizen, trans gazte aktibista LGTB+ komunitatearen eskubideen alde eta bereziki trans komunitatearen alde), Aichatu Mohamed Yeslem (saharar gaztea, aktibista feminista eta teknikaria Pertsonalden), María Ferrero (Amesten, garun-paralisia duen gaztea, kolektibo zaurgarriekin lan egin nahi duena) eta Sare Álvaro (Eman Minutu 1 – Osasuna blogerako edukien sortzailea).
Dinamizatzaileak
Ruth San Cristóbal (Amesten Elkartea) eta Eva Quiroga (UN Etxea).
- Kultura, parte hartzea eta aniztasunak.
18:15etik 19:00etara.
Parte-hartzaileak
Esther Saugga (eduki-sortzailea, kultur dinamizatzailea eta Saugga Box eta Arte Kallejeroen aurkezlea), Marian Andrés Acha (aniztasun funtzionala duten emakumeen eskubideen aldeko aktibista feminista) eta Sara Arboleda (dantzari eta musika folklorikoa, poeta eta aktibista kulturala).
Dinamizatzaileak
Carla Davies (Mujeres con Voz) eta Begoña Guzmán (UN Etxea).
Horrez gain, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75. urteurrena dela eta, Ane Pikazak diseinatutako erakusketa ikusteko aukera izango duzue: ¡Actívate por los derechos humanos! Mugi zaitez!