“Barneko garrasia” Afrikako argazki-erakusketa eta bisita gidatuak

HASIERA: abendua 15, 2023
BUKAERA: urtarrila 9, 2024
NON: Gipuzkoako Argazkilari Elkartea , Donostia
ORDUTEGIA: Astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 21:00etara

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Kaixo!

Gipuzkoako Afrika Behar Beharrezkoa partzuergotik antolatu dugun erakusketaren berri eman eta ezagutzera animatu nahi zaituztegu, Donostiako Udalaren Lankidetza alorrak finantzatuta.

“Barne garrasia” erakusketa Gipuzkoako Argazkilari Elkartean egongo da abenduaren 15etik urtarrilaren 9ra, % 100 afrikarra den sorkuntza artistikoko proiektu bat da. Bertan kontinenteko zazpi herrialdetako argazkilari batzuek parte hartzen dute, argazkigintzaren bidez salatzen dutenak eta egunero, eremu publikoan zein pribatuan, genero indarkeria borrokatzen dutenak. Inauguraziorako (abenduak 15) eta bisita gidatuetarako Mamadou Gomis komisarioa izango dugu, Argazki Arteari buruzko Afrikako Federazioaren (FAAP) sortzailea.

Informazio gehiago eta izena emateko esteka honetan: https://bit.ly/47Q58gz

 

GOGORATU:

Erakusketa: 2023ko Abenduaren 15etik (ostirala) 2024ko Urtarrilaren 9ra (asteartea).

Inaugurazioa eta bisita gidatua: Abenduak 15 (ostirala), 19:00etan.

Bisita gidatua: Abenduak 16 (larunbata), 17:00etan.

Bisita gidatua: Abenduak 16 (larunbata), 18:00etan.

Bisita gidatua: Abenduak 16 (larunbata) 19:00etan.

 

Zuen zain gaude!