Kontatu zigutena… eta kontatu ez zigutena. Arrazakeriaren aurkako pedagogiak partekatzen, Afrikan Murgiltzen proiektutik

HASIERA: abendua 14, 2023
BUKAERA: abendua 14, 2023
NON: Iparragirre 8, Donostia.
ORDUTEGIA: 10:30-12:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa
Kartela GGKEtik GGKEra

Urtero bezala, “GGKEetatik GGKEetara” prestakuntza antolatzen ari gara. Aurtengo titulua “Kontatu zigutena… eta kontatu ez zigutena. Arrazakeriaren aurkako pedagogiak partekatzen, Afrikan Murgiltzen proiektutik” izango da, Munduko Medikuak elkartearen eskutik.

Tailer honetan, ikasgeletan arrazakeriak dituen logikei eta arrazakeriaren aurkako pedagogiak lantzearen garrantziari buruz hausnartu eta hitz egingo dugu. Barneratutako aurreiritziak eta narrazioak berrikusteko gonbidapena da, autokritikaren bitartez imajinarioak berriz marrazteko. Gainera, Afrikan Murgiltzen proiektuaren unitate didaktikoak eta arrazakeriaren aurkako beste material eta erreferente batzuk sortzeko prozesua partekatuko dugu.

Abenduaren 14ean egingo da, 10: 30etatik 12: 30etara, Donostiako Koordinakundearen bulegoan (Iparagirre 8).

Interesa baduzu, idatzi hezkuntza@ongdeuskadi.org helbidera.

Izena emateko azken eguna: abenduak 8

Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Munduko Medikuak

Finantzaileak: Bilboko Udaka, Bizkaiko Foru Aldundia, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentzia