Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena Euskal Herriko Unibertsitatean

HASIERA: abendua 14, 2023
BUKAERA: abendua 14, 2023
NON: Bizkaia Aretoa, UPV/EHU, Bilbao
ORDUTEGIA: 18:00-20:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 75 urte bete ditu
“Pertsona guztiak aske jaiotzen gara”, horrela hasten da duintasunari, berdintasunaren edertasunari, mugarik gabeko errespetuari, askotariko mundu bati egindako kantua. Artikulu bakoitzak mundu berri batetiko konpromiso bat du, non inor ez den atzean geratzen, non izaki bakoitza baloratua den. Bizitzeko eskubidea, askatasunerako eskubidea, segurtasunerako eskubidea, adierazteko eskubidea, sinesteko eskubidea, maitatzeko eskubidea, amesteko eskubidea, bilatzeko eskubidea, aurkitzeko eskubidea.

Euskal Herriko Unibertsitatetik espero dugu egun hartako argiak irautea eta eskubideek argitzea beti gure ekintzak. 75 urte. Aparteko dokumentu baten urteurrena: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Bere ondarea, gure eskuetan.

Programa
Ongietorria

Eva Ferreira. Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
Hitzaldia

Pedro Arrojo, edateko uraren eta saneamenduaren giza eskubideei buruzko Nazio Batuen errelatore berezia
Elkarrizketa

Pedro Arrojo, edateko uraren eta saneamenduaren giza eskubideei buruzko Nazio Batuen errelatore berezia
Jon Mirena Landa, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UPV/EHUko UNESCO Katedraren zuzendaria
Moderatzailea: Maitena Salinas, Giza Eskubidetan aditua den kazetaria.
Kontzertu berezia: Audience musika taldea izango da soinu bandaren arduraduna.