Jardunaldia: Parte-hartzea ikuspegi Feministatik

HASIERA: abendua 20, 2023
BUKAERA: abendua 20, 2023
NON: Hika Ateneo, Bilbao
ORDUTEGIA: 09:30-16:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Aurten ere, eta badira 8, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Lankidetzarako Euskal Agentziak, gure erakundeen genero barne lanketaren inguruko jardunaldiak elkarrekin antolatzen ditugu.

Oraingoan parte-hartzea izango dugu izpide. Askotan, gure erakundeetan, “bertaratzea”, parte-hartzearekin nahastu egiten baitugu, eta genero ikuspegitik bereizketarik ez egiteak izan ditzakeen ondorioek kezkatzen gaituzte ekitatea zein ikuspegi feminista bermatu aldera. Ixiluneen interpretazio berak ere kezkatzen gaitu, gero adostasun gisa onartu behar diren zenbait akordioetan. Guzti honen inguruan elkarrekin hausnartu nahiko genuke eta aldi berean kalitatezko partehartzaile ekitatiboa lortzeko esperientziak eta estrategiak jorratu eta sakondu, gure erakundeak justuagoak, aberatsagoak eta feministagoak izan daitezen

 

Egitaraua:

9:30-10:00: Aurkezpena

10:00-11:30: Haiserako hitzaldia Claudia Korolen eskutik, Pañuelos en rebeldía. Argentina

11:30-12:00: Hamaiketakoa

12:00-13:30: Parte-hartze prozesuen eta haiek bideratzeko tresnen inguruko erakundeen esperientzia mahaia.

13:30-15:00: Prozesu partehartzaileak ikuspegi feministatik bideratzeko tailerra.

15:00-15:15: Ondorioak eta jardunaldiaren itxiera

15:15-16:00 Hikan bazkaria

 

2023ko abenduaren 20a

9:30etik 16:00etaraHika Ateneo, Ibeni kaia 1, Bilbo

Nori zuzendua: GGKE-ei zein interesa duenari.

 

Izen emateak: Abenduaren 18ra arte esteka honen bidez https://bit.ly/3Tl2WJS edo mezu bat bidaliz korreo honetara: genero@ongdeuskadi.org.

Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentzia