Izen ematea – Nola landu interkulturalitatea Bigarren Hezkuntzan

HASIERA: urtarrila 29, 2024
BUKAERA: martxoa 6, 2024
NON: Online
ORDUTEGIA: -

Tailerra/Formakuntza

Ikastaroaren datak: 2024ko martxoaren 7tik – apirilaren 7ra

Izena emateko epea: 2024ko urtarrilaren 24etik – martxoaren 6ra

Iraupena: 45 ordu

Matrikula: 10 euro (gizarte-helburuetarako)

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko: https://acortar.link/7u29oQ

 

Lagun agurgarriok,

Honen bidez, Nola landu kulturartekotasuna Bigarren Hezkuntzan ikastaro birtualaren laugarren edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Nazioarteko Elkartasunak antolatua eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagundua, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin edota gazte eta nerabeekin kulturartekotasuna landu nahi duen pertsona orori (bereziki hezkuntza-arloko langileei) laguntzea du xede.

Horretarako, eduki teorikoa eta praktikoa eskaintzen da, eta Bigarren Hezkuntzan kulturarteko jendartea sustatzeko irtenbide praktikoak eraikitzeko hainbat jarduera eta eztabaida-foro proposatzen dira. Ikastaroaren diseinua erraza eta praktikoa da, denbora gutxi izan arren beren burua prestatu nahi dutenentzat ezin hobea.