III. Kongresua Hezkidetza 

HASIERA: otsaila 24, 2024
BUKAERA: otsaila 24, 2024
NON: Alhóndiga - Azkuna Zentroa Bilbao
ORDUTEGIA: 10:00 - 18:00

Elkartasun-bidaiak/nazioarteko boluntariotza, Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Hezkuntza feminista eta antiarrazitarako narratiba berriak 

“Hezkidetza” Kongresuaren 3. edizio honetan, tresna pedagogikoak partekatuko ditugu eta Euskal Herriko eta beste hainbat lurraldeetako esperientzietatik ikasiko dugu, ikuspegi feminista eta kulturartekotik. Horretarako, ikasgeletara eta hezkuntza-komunitateetara gerturatuko gaituzten hainbat hizlari eta eragile gonbidatu ditugu, tokian tokiko errealitateak eta errealitate globalak batuz.