HASIERA: otsaila 16, 2024
BUKAERA: otsaila 17, 2024
NON: Basoa – Defendatzaileen etxean (Artea, Bizkaia)
ORDUTEGIA:
Nazioarteko Bake Brigadak (PBI-EE) erakundetik eta “desplazados.org” webgunetik, otsailaren 16an eta 17an ospatuko den KOMUNIKAZIOA ETA GIZA ESKUBIDEAK. GURE BURUA BABESTEKO TOPAKETAra gonbidatu nahi zaituztegu
Horretan Erdialdeko Amerikako hainbat emakume defendatzailek eta gizarte komunikatzailek parte hartuko dute. Lurraldea defendatzeko prozesuetan inplikatutako esperientziak ezagutuko ditugu. Horietan, komunikazio alternatiboa, feminista eta komunitarioa funtsezko ardatza dira. Eragile horiek zigorgabetasunaren eta eredu estraktibistaren aurrean antolatzen duten borroka ezagutuko dugu.
Halaber, hedabideek babesean nola eragin dezaketen hausnartuko dugu, eta haiek aipatzen ez dituzten gaiei buruz eztabaidatuko dugu elkarrekin: gertatutakoaren kontakizuna eta defendatzaileen seinalamendua, horiek arrisku egoeran jarriz; kontakizun hegemonikoari aurre egiten dioten kazetarien kriminalizazioa; eta irrati komunitarioekin eta hedabide alternatiboekin aliantzak ezartzearen garrantzia, hesi informatiboa hausteko.
OTSAILAK 16, GOIZEZ
10:00-10:45 Jardunaldien aurkezpena: Zer eginkizun dute hedabideek defendatzaileak babestean?
Hizlariak: Miriam García Torres (PBI) eta Jairo Marcos (kazetari independentea)
10:45-11:15 Emakume defendatzaileen eta beren erakundeen aurkezpena
Rosa Ixjab Calel. Unión Verapacense de Organizaciones Campesinas. IXIMULEW-Guatemala.
Teresa Castellanos. Frente de Pueblos en Defensa de la Tierra y el Agua- Morelos, Puebla y Tlaxcala. MEXIKO.
Lilian Borja. Central Nacional de las Trabajadoras del Campo. HONDURAS.
Maria Carvajal . Asociación Campesina del Catacumbo. KOLONBIA
Jilma Ruiz. Red de Mujeres Pinoleras. NIKARAGUA
11:15-12:00 Lehenengo mahai-ingurua: Zeri buruz hitz egiten digute hedabideek?
Hizlariak: Leslie Benegas (Radio Progreso, Honduras); Samantha César Vargas (Amiltzinko irrati komunitarioa, Mexiko).
12:00-12:45 Atsedenaldia, kafea eta solasa
12:45-14:00 Bigarren mahai-ingurua: Kazetaritzaren kriminalizazioa*
Hizlariak: Leire Artola (Argia); Norma Sacir (Guatemalako gizarte komunikatzailea); María Martín (IM-Defensoras) *Mahai-inguru honetan aldibereko itzulpena egongo da.
BAZKARIA (aldez aurretik izena eman beharra dago)
OTSAILAK 16, ARRATSALDEZ
16:00-16:20 Informazioaren egoera Palestinan
Miriam Najibi (kazetaria eta doktoretza aurreko ikertzailea)
16:30-17:30 Babesari buruzko lehen mahai-ingurua: Defendatzaileen babes-estrategiak eta hedabideen eginkizuna
Hizlariak: María Caravajal (Kolonbia), Jilma Ruiz (Nikaragua), Leire Lasa Fernández (Zehar-Errefuxiatuekin), Dalila Argueta (Basoa).
17:30-18:45 Babesari buruzko bigarren mahai-ingurua: Kazetarien babes-estrategiak
Hizlariak: Luciana Peker (Argentina)*, Mª Ángeles Fernández (Pikara Magazine), Josefina Arista (Taula per Mèxic) *Bideo bidez hartuko du parte
OTSAILAK 17, GOIZEZ
10:30-11:00 ‘Lurraldeen defentsarako komunikazio antirrazista eta antipatriarkal baterako gida’ lanaren aurkezpena. Lumaltik elkartearen eskutik.
11-11:30 Atsedenaldia, kafea eta solasa
11:30-13:00 Hedabide alternatiboen errealitateari eta babesean duten eginkizunari buruzko eztabaida
Hizlariak: Maryorit Guevara (Nikaragua)*, Leslie Benegas (Radio Progreso, Honduras), Mª Ángeles Fernández (kazetari independentea) eta Jairo Marcos (kazetari independentea). *Bideo bidez hartuko du parte.
Aurreko inskripzioa: https://forms.gle/nHXB3YPYnpnbXiFk8
Antolakuntza: PBI, Nazioarteko Bake Brigadak (www.pbi-ee.org/) donosti@pbi-ee.org
Dinamizazioa: Mª Ángeles Fernández eta Jairo Marcos (www.desplazados.org)
Dokumentazio grafikoa: Festivales Solidarios eta Ecuador Etxea.