Topaketa: Turismo arduratsua, gobernantza eta herritarren partaidetza

HASIERA: otsaila 7, 2024
BUKAERA: otsaila 7, 2024
NON: Aula digital (Campus de Donostia, Universidad de Deusto)
ORDUTEGIA: 18:00-20:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Azken hamarkadetan gizarteak jasan dituen aldaketek (globalizazioa, krisi sozioekonomikoak, krisi klimatikoa, teknologia berrien erabileraren gorakada, etab.) errealitate berri bat eraiki dute eta, horrekin batera, gure gizartea osatzen duten taldeen artean kezka, ardura eta interes berriak agertu dira. Turismo sektorea ez dago errealitate horretatik kanpo, are gehiago pandemiak jarduera horretan izan duen eragina kontuan hartuta. Hala, nabarmen aldatu dira sektoreko enpresa egiturak eta funtzionamendua.

Egia da turismo industriaren zati batek, beharragatik batzuk eta uste osoagatik beste batzuk, krisi hau aukera gisa bizi dugula, turismo sistema globalaren eraldaketa bultzatzeko. Hala ere, zenbakiek eta adierazleek espazio jakin batzuen turistifikazio prozesuetara begiratzera eramaten gaituzte eta muga ekologiko eta sozialen gainean hausnartzea eskatzen digute, agerian uzten baitute garapen ereduetako batzuen hauskortasuna eta krisia.

Erakunde publikoentzat eta helmugen kudeaketaz arduratzen diren erakundeentzat ere erronka berriak sortu dira eta horiei erantzuteko, behar-beharrezkoa da eragileak inplikatzea, lurralde baten garapen turistikoari buruzko erabakiak hartzerakoan. Herritarrek helmugako turismo politiketan parte hartuko dutela bermatzeak aukera ematen du premia eta kezka guztiei erantzuteko, eta, horrez gain, bisitarien eta tokiko biztanleen arteko harremana hobetzen du.

Horren aurrean, hurbileko turismoa alternatiba egokia izan daiteke; izan ere, tokiko biztanleria politika publiko horien subjektu nagusi bihurtzen da eta turismo arduratsua hedatzea ahalbidetzen du, turistifikazioa gutxitzean, lurralde plangintzan eta desmerkantilizazioan oinarritutako konponbideak proposatuta.

Topaketa hau Deustuko Unibertsitateko Turismo Sailarekin lankidetzarekin egindako hezkuntza-jardueretako bat da, El Salvadorreko CORDESek eta TAU Fundazioak Aguilareseko herriladean turismo arduratsua eta iraunkorra sustatzeko 2018tik aurrera egindako lankidetza-lanari lotuta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza zuzendaritzak finantziatua dago.

Topaketaren programa honako hau izango da:

18:00 – Topaketaren aurkezpena

18:10 – Ernest Cañada (Albasud):  Hurbileko turismoa eta politika publikoak

19:00 – 19:40: MAHAI INGURUA:  Turismoaren gobernantza eta herritarren parte hartzea

Moderatzailea: Marina Abad Galzacorta (Deusto Turismo, Facultad de Ciencias Sociales y Humanas – Universidad de Deusto).
Partehartzaileak eta esperientziak:
‒ @Comitura (Cordes, El Salvador)
‒ Ekaitz ZubeltzuBIZIBIZIKI- Consultora de Turismo Sostenible
‒ @650 USURBIL BIZI – @Usurbilgo Udala
Donostia San Sebastian Tourism & Convention Bureau
Jon Elzo Aizarna (GURA MARKETIN)
19:40 – Galderen txanda (Irekia)
20:00 – Kafea