Giza Eskubideen 21. Zinemaldiko Gazte Epaimahaia

HASIERA: otsaila 2, 2024
BUKAERA: martxoa 15, 2024
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

Giza Eskubideen 21. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita dago

Film laburrik onena aukeratuko dute gai sozialak lantzen dituen nazioarteko lehiaketan. Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko kredituak lortzeko aukera ematen du. Izen-emate epea martxoaren 15a arte zabalik da.

Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 bat gaztek osatuko dute. Apirilaren 12 eta 19 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 21. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.

Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman behar da. Epea martxoaren 15ra arte irekita dago. Behar izatekotan, zozketa egingo dugu martxoaren 19an.

Aurreko urteetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera emango du. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Ikus-entzunezko graduko Mondragon Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Gainera, epaimahaikide lana egingo duten gazteek Zinemaldiko programazio osoa doan ikusteko aukera izango dute.

Parte hartzen dutenek, derrigorrez, Victoria Eugenia Antzokira joan beharko dute apirilaren 11an, film laburrak ikusteko saiora. Horretaz gain, Zinemaldian zehar, 19:00etako saioen %80ra joan beharko dute gutxienez.

Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izango ditu.