HASIERA: otsaila 16, 2024
BUKAERA: otsaila 16, 2024
NON: Presentzial (Bilboko Ingeniaritza Eskolan) eta Online
ORDUTEGIA: 17:30-19:00
Pobrezia energetikoaren aurkako astearen barruan, ISF-MGIrekin lotutako bi energia-taldeak elkartuko gara galdera honi erantzuteko: Posible al da behetik eta guztion onerako diren trantsizio energetikoetan pentsatzea?
Saioa “Herrien energia” dokumentalean oinarrituko da, SofÃa GarcÃa Pachecoren (Onergia) hitzetan: “Posible da trantsizio energetiko herrikoi batean pentsatzea, kapitalismo berdearen eskutik ez dena, Estatuen botere zentralizatuaren eskutik. Energia guztion ondasun gisa pentsa daiteke “. Euskal Herritik parte hartzen duten Energetikas taldearen azken argitalpeneko abiapuntua ere.
Pobrezia energetikotik erresilientzia energetikora. Santa Martako komunitatearekin batera ikuspegi Lokal-Globala barne hartuz
Dokumentuaren analisiak erresilientzia energetikoaren aldeko apustua egiten du. Erresilientzia energetikoa testuinguruaren araberako gaitasun indibidual eta kolektiboen multzoa da, eta aukera ematen du ingurumen- eta gizarte-aldaketei aurrea hartzeko eta horietara egokitzeko, zerbitzu energetikoei lotutako oinarrizko premiak modu ekitatiboan betez. Bertatik abiatuta, Zinema foroan sinergiak eraikiko dira bi taldeen artean, burujabetza energetiko justu baterako gakoak identifikatzen jarraitzeko, ikuspegi ekofeministarekin eta ikuspegi lokal-globalarekin.
Saio hau modu mistoan egingo da, zinema foro guztiak bezala, Santa Martaren (El Salvador) lankideekin elkartuko baikara. Urrun bizi bazara eta laguntza behar baduzu etortzeko, esaiguzu. Orobat, saioa egingo den tokia eskolako igogailuaren bidezko gela irisgarri bat izango da. Informazio gehiago behar baduzu, esaiguzu.
Era berean, zure plaza erreserbatzeko (edukiera mugatua egongo da) eta saio honetaz gozatzeko moduaren berri emateko, idatz iezaguzu bilbo(arroba)euskadi.isf.es helbidera.