GEDU: 75 urteurrena
PUBLICADO EL:
POR:
EN CATEGORÍA::
GEDU 75: ‘duintasuna, askatasuna
eta justizia guztiontzat’
Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala testu miragarria da,
pertsona guztien berdintasuna aintzat hartu bait zuen mundua hondamen-gertaeretatik
ateratzen zen unean.
(Volker Türk, Giza Eskubideetarako Nazio Batuen goi mandataria)
Tinko eutsi behar diogu intolerantziaren gorakadari, eta
guztiontzako segurtasun, justizia, giza eskubide eta duintasunezko etorkizun bat eraiki
(António Guterres, Nazio Batuetako idazkari nagusia)
1948ko abenduaren 10ean, Nazio Batu (NB) hasiberriak, modu historikoan Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (GEDU) berekotzat hartu zuen mundua berreraikitzeko asmoz – lehen mundu-gerra, holokaustoa, depresio ekonomikoa eta bonba atomikoaren ondoren -, berezkoak ditugun eskubideetan oinarrituz. Garai hartako 58 estatu kidek baietsi zuten Parisen, eta gaur egun osatzen duten 193 kideek onartu dute. Nazioarteko tratatua loteslea ez bada ere, konstituzio askoren inspirazio-iturri izan zen, besteak beste, espainiarrarena.
Hurrengo hamarkadetan GEDUk izan duen eragina nabarmena izan da hainbat arlotan aurrerapenak lortzeko, hala nola berdintasuna, hezkuntza, osasuna edo eta kolonien eraistea. Giza Eskubideen (GE) aurrerapenerako funtsezkoa izan zen gizarte zibilaren loraldia ere iradoki zuen. Dituen 30 artikulurekin, munduko dokumenturik itzuliena da eta testua aldatu ez den arren, babestu eta sustatu beharrekoak jotzen diren eskubideen katalogoa etengabe ari da zabaltzen.
Ibilbide hau inoiz baino egokiagoa dela esan dezakegu, azken asteetan Gazako biztanleak jasaten ari diren jazarpenaren adierazgarri. Gatazkek kalte handiak eragiten jarraitzen dute 1945az geroztik, biztanleria zibilarekiko arreta gutxirekin. Muturreko desberdintasunei, espazioaren etengabeko murrizketei eta teknologia digitalen azelerazio kontrolaezinari egin behar diegu aurre.
Horren aurrean, Adierazpenaren boterea bere eskubideen promesan datza. Bere oinarriak zatiketa geopolitiko eta sozialetatik haratago doaz, sakonenetik elikatuz: elkartasuna, enpatia, elkar-lotura. Eskubideetan oinarritutako ikuspegiak dira garapen inklusiboa, parte-hartzailea eta jasangarria lortzeko bide ematen duten bakarrak, bidezko legeak zehaztuz.
Eskubideen hirugarren belaunaldia: GEDUk gaur egun iraultza digital eta teknologikoak eragindako hirugarren belaunaldiari egiten dio aurre. Lehenengoari —eskubide zibil eta politikoak— bigarrenak jarraitu zion —eskubide sozial, kultural eta ekonomikoak—. Hirugarrenak, ur edangarria, saneamendua eta ingurumen garbi eta osasungarria izateko eskubideak gehitu zituen 2010ean Espainiaren ekimenez.
Hala ere, lorpen horiek izanda ere, urrun gaude Adierazpenaren egileek amesten zuten mundu idealera iristetik; izan ere, gure gizateria partekatua onartuko zuen mundu baketsuago eta bidezkoago baterako bidea markatu bait zuten.