mahai-ingurua: SAHARAR ERREFUXIATUEN KANPAMENTUETAKO EMAKUMEEN ETXEAK

HASIERA: martxoa 7, 2024
BUKAERA: martxoa 7, 2024
NON: Gasteizko Emakumeen Etxean, Etxanobe Jauregian (Santa Maria, 11).
ORDUTEGIA: 18:30tan

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Martxoko 6tatik 14ra, Chaba Seini UNMS Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko idazkari nagusiaren bisita izango dugu. Euskadiko egonaldia aprobetxatuz, eta Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, mahai-inguru bat prestatu dugu, martxoaren 7an, 18:30ean, Gasteizko Emakumeen Etxean, Saharar Errefuxiatuen Kanpamentuetako Emakumeen Etxeei buruz hitz egiteko.

Topaketa honetan Chaba Seinik parte hartuko du, Gloria Guzmán Orellana Hegoa Unibertsitate Institutuko ikertzailearekin eta Arantza Chacón Ormazabal Zehar Errefuxiatuekin erakundeko zuzendari nagusiarekin batera. Bi aditu horiek emakume sahararren historia eta egungo egoera ezagutzen dute. Gainera, Malen Vilches gure lankideak moderatuko du mahaia, Arabako SEADen Lagunen Elkartearen ordezkari gisa.