Ricardo Navas, Ferrovialeko gizarte programen arduraduna

ELKARRIZKETA: RICARDO NAVAS

Industria-ingeniaria, Ferrovialeko gizarte-programen arduraduna

Gure elkarlanetatik, ICLI da lehen erakundea boluntarioekin lan egiten duena, eta horrek hasieran zalantzak sortu bazizkigun ere, ekarritako dokumentazioaren kalitate handiak azkenean konbentzitu gintuen. Proiektua abiatu zenean, bete-betean asmatu genuela konturatu ginen. Adierazgarririk onena COWASAK I-en ostean COWASAK II etorri zela da.

COWASAKen helburua Kamonyiko (Ruanda) landa-populazioari edateko ura eta saneamendua ematea da. Putzu, biltegi, iturri eta letrinek Kamonyiko paisaia bete dute, instalazioen erabilera eta funtzionamendu egokia bermatuko duen pedagogia on batekin batera.
COWASAK I 16 hilabetez garatu zen (2021eko urtarrilatik 2022ko maiatzara), eta 6.800 pertsona ingururi egin zien mesede. Ferrovialek 147.000 euro eman zituen, guztizko 173.000 euroko aurrekontuan.
COWASAK II-k, 14 hilabeteko iraupenarekin (2023ko urtarrila – ), 9.300 pertsonari emango die zerbitzua. Ferrovialen diru-laguntza berriro ere 147.000 €-koa izan zen, guztizko 185.000 €-ko aurrekontuan.
Caritas Kabgayi bertako bazkide izan zen proiektu bietan.

 

‘Azpiegitura sozialak’, jardunbide egokien erreferentea

ICLI Ferrovialekin harremanetan jarri zen 2011n sortutako Azpiegitura Sozialak programaren bidez, Maji Ni Uhai (“agua es vida” Suahili-eraz) proiektuaren jarraipen gisa. Proiektu honek, hiru urtez Tanzaniako komunitate ahulentzako ur eta saneamendu-azpiegiturak eraiki zituen.

Gizarte Azpiegiturak, oinarrizko ur eta saneamendu azpiegiturak garatzeko lankidetza-proiektuetan “fidagarriak eta esperientziadun” erakundeekin lankidetzan aritzeko bidea ireki duen urteroko programa bat da, erakunde hauek onartu dutelarik: CODESPA Fundazioa, ERES Fundazioa, Cinco Días edo TELEFÓNICA fundazioa.

‘Finantzatzaile hutsaren rol tradizionala gainditu nahi dugu’

Ferrovialek, baliabide ekonomikoekin ez ezik, baliabide pertsonalekin ere egiten du ekarpena, lekuan lekuko proiektuetara joaten diren boluntario eta langileekin.

Navas-en eritziz, ‘laguntza teknikoa, teknologikoa eta langile espezialisten ezagutza ematea ekintza bereizgarriaz gain, funtzezkoa bait da’.

Rikardo bera ere joaten da bidaietan boluntarioekin batera, eta hala egiten du eskatzen zaionean. ‘Proiektua bisitatzea ezinbestekoa da komunitateen beharrak ulertzeko’, azaldu du, ‘eta etorkizuneko boluntarioei eta empresari proiektu bakoitzak duen eragin handia transmititu ahal izateko’, eta ez da ahaztu behar lehen eskutik ezagutzeak jarraipen egokia egiteko duen garrantzia.

‘Izugarri gustatzen zait nire lana!’

Ingeniari hau, lanerako grina duen eta bere harri-koskorra gehituz zoriontzua den persona bezala defini genezake, hala erakusten bait digu.

Galdetzen diogunean ea zein den bere ekarpena proiektu bakoitzean, harremana duen jendearekiko jokabideetan bere zigilua jartzen ahalegintzen dela erantzuten digu: ‘errezpeto osoa GKEai, tokian bertan lan egiten duten pertsonei eta boluntarioei, engranajearen funtsezko pieza baitira’.

‘Proiektu bakoitza bakarra da’, dio, ‘bere ezaugarriengatik eta gordetzen dituen istorioengatik. Horregatik, ezingo nuke aukeratu. Komunitateetako liderrengan, apaizengan eta lankideengan pentsatzen dut, bizitza besteen alde era miresgarrian ematen baitute’. Hala ere ez du ezkutatzen Gizarte Azpiegiturak-ekiko zaletasuna, duen ikuspegi eta konplexutasunagatik, baita era ingeniari gisa duen afinitateagatik. ‘Koordinatzen dudan guztietatik politena da’, dio harro.

Lana bukatzen da baina aztarnak bere horretan dirau.

Ferrovialek azpiegitura jasangarriak, berritzaileak eta eraginkorrak garatzen eta jarduten ditu, baina ‘tokian tokiko erakundeak dira posible egiten dituztenak’. Hala ere, laguntza ez da desagertzen proiektua amaitzean, alde batetik, aldaketa urtebete geroago neurtzeko tresnak eskaintzen bait ditu eta bestetik, egindako 37 proiektuen urteroko jarraipena egiten bait du, komunitateari hornitutako ur-bolumena ezagutuz, guztiak funtzionatzen jarraitzen duela egiaztatzeko.

‘Juntos COVID-19’ Ferrovial Funtsa, krisiaren ondorio sanitarioak eta sozialak arintzeko

Ohiz kanpoko neurri bat egoera berezi baterako!

Funtsak 8,7 MM€ banatu zituen osasun-ekipamendurako (maskarak, diagnosi-testak eta arnasgailuak) eta txertoen ikerketarako (Oxfordeko Unibertsitatea, CSICeko Bioteknologia Zentro Nazionala eta Texasko Baylor College of Medicine bezalako puntako erakundeei zuzendua), eta 4,2 MM€ laguntza sozialari Espainiak, Erresuma Batuak, AEBk, Txilek, Portugalek, Poloniak, Kolonbiak eta Peruk, Cáritas, Ayuda en Acción, Cruz Roja, World Central Kitchen edo Techo bezalako erakundeekin elkarlanean banatuta.

115.000 laguni eman zitzaien laguntza, eta 1.670.000 otordu banatu ziren.

Ricardok azaldu duenez, gaur egun bi proiektutan egiten dute lan Afrikan eta beste bitan Indian, ura eskuratzeko aukera eskasagoa duten landa-eremuetan. Bereziki ilusioz beteta dago indiarren programekin, putzuak eta ponpaketa ez ezik, uraren zikloaren kudeaketaren ikuspegi integrala ere baduelako, eta horrek, lortu beharreko inpaktuan urrats bat gehiago ematea dakar.

Otsailean hiru boluntariorekin batera Zimbabuera joango da eta martxoan Indiara beste laurekin. Etorkizunera begira, apirilean Gizarte Azpiegituren beste deialdi bat egingo dute eta espero dute eskatzaileetako bat ICLI izatea. Nork daki berriz ere elkarrekin lan egiteko beste aukera bat irekiko den… Gugatik ez dadila izan!


Mila esker Rikardori elkarrizketa interesgarri honengatik. Benetako plazera izan da!