Sonrisa sana, vida plena

‘Sonrisa sana, vida plena’

Izenburua dauka, ICLI-k UN Etxeak (UNESCOren Euskal Herriko Elkarteak) antolatutako ‘Dame 1 minuto de’ nazioarteko lehiaketan aurkestutako film laburrak. Lehiaketa hau, XIV. edizio hontan OSASUNAri eskainia dago.

Fundación Mozambique Sur-ekin elkarlanean egindako lan hau FINALISTA gertatu da beste 14 lanekin batera. Azken emaitza 2024ko martxoaren 15ean 20:00etan, Muxikebarriko Areeta aretoan (Getxo, Bizkaia) izango den sari-banaketan emango da ezagutzera.

Sari banaketa ekitaldia IREKIA da bertaratu nahi duen edonorentzat. 15 bideo finalisten berri eman ostean, lau kategorietako lau irabazleen berri emango dute. Horretarako, inprimakiaren bidez eman beharko da izena: https://forms.gle/sriDRd9cEtuGt36WA

Gala ZUZENEAN jarraitzeko aukera ere izango da UN Etxea YouTube kanalaren bitartez: https://www.youtube.com/@UNetxea/streams

Minutu bakar baten, ‘Sonrisa sana, vida plena’-k  aho-hortzetako higiene egokia mantentzearen garrantzia jasotzen saiatu da, osasun orokor on baterako funtsezko osagai gisa. Eta hori ez da beti erraza garapen-bidean dauden herrialdeetan.

Mozambikeko Casa do Gaiato umezurztegiko eta Massaca herrixkako haurrek hartu dute parte bideoan.

Ikusi bideoa