Deialdi irekia – Giza Eskubideak Nazioartekotze-Beka

HASIERA: martxoa 11, 2024
BUKAERA: martxoa 24, 2024
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzarekin batera, espezializazio-beka bat eskaintzen du Genevako (Suitza) Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoaren egoitzan, Euskadiko gazte bati giza eskubideen arloan prestakuntza-esperientzia bat emateko. Beka hori Haurren eta Gazteen Eskubideen Unitatean garatuko da.

Bekaren onuraduna Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoan sartuko da 6 hilabetez, 2024ko uztailetik abendura. Bekak 18.000 € gordineko zuzkidura ekonomikoa du.

Bekak Nazio Batuei buruzko aldez aurreko prestakuntza-ikastaro bat barne hartzen du. Prestakuntza hori UN Etxeak emango du Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoan sartu aurretik.