Online ikastaroa: emakumeen eskubideak 2030 Agendan (Aurretiko izen-ematea)

HASIERA: martxoa 12, 2024
BUKAERA: martxoa 26, 2024
NON:
ORDUTEGIA:

Tailerra/Formakuntza

UN Etxeak – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren laguntzarekin, “Emakumeen eskubideak 2030 agendan” ikastaroa antolatu du, 2024ko apirilaren 11tik maiatzaren 3ra izango da, 25 orduko iraupenarekin.

NORENTZAT: Ikastaroa erakunde feministetako eta beste sektore batzuetako profesionalei eta boluntarioei zuzenduta dago, baita 2030 Agenda eta giza eskubideak (gizarte zibila oro har, talde feministak, lankidetza, ekologistak, administrazio publikoak, akademia, sindikatuak) zabaldu eta gauzatzearekin zerikusia duten profesionalei eta boluntarioei ere.

PREZIOA: Doakoa da.

EPEAK:

  • Aurretiko izen-ematea: martxoaren 26 arte.
  • Egiaztapena: Martxoaren 27an, posta elektronikoz jakinaraziko zaie aurrez izena eman duten pertsona guztiei ikastaroan parte hartuko duten ala ez.
  • Ikastaroaren iraupena: apirilaren 11tik maiatzaren 3ra.
  • Ziurtagiriak bidaltzea: maiatzaren 6ko astea.