Erakusketa: Carolina Caycedo. Adiskideen lurraldea

HASIERA: martxoa 18, 2024
BUKAERA: apirila 7, 2024
NON: Museo Artium, Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA:

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Carolina Caycedo (Londres, 1978) artista kolonbiarraren erakusketa honek munduko hainbat lekutan energia-azpiegiturak, proiektu hidroelektriko handiak barne, eraikitzearen aurka dauden gizarte-mugimenduei eta komunitate-erakundeei buruzko ikerketaren inguruko lan zabala biltzen du. Antolaketa-prozesu horiek elikatzen eta sortzen dituzten ezagutza-moduak ekonomia kapitalistaren eta hura legez, antolamenduz eta militarki sostengatzen duten gobernuen erauzketa-logikekin kontraesanean daude. Ibilbide luze hau 2012an hasi zen Presa-Errepresioa / Be Dammed proiektuarekin, eta lan ugari sortu ditu bideo, eskultura, instalazio, marrazketa, argazkigintza eta performanceetan.

Caycedok ingurumen-justiziaren aldeko borroken hainbat alderdi aztertzen ditu, ura gizateriaren zerbitzurako baliabide gisa definitzen duten diskurtsoen berrikuspen kritikoa dakartenak, pentsamendu modernoak naturaren eta kulturaren artean sortutako banaketan oinarrituta. Banaketa horrek gizadiaren definizio bat eskatzen du, non gizakia ingurune domestikagarri eta ustiagarritik bereizita dagoen. Planetan bizi diren gizakien eta gizaki ez diren izaki eta entitateen arteko harremanei buruzko elkar ulertze mutualista baten alde egiten du bere lanean. Pentsamolde hori jatorrizko herri askorena da, eta haien ustez, Mendebaldeko zibilizazio-hierarkiek desoreka sakona sortu dute, gaur egun klima-aldaketa deitzen duguna.

Adiskideen lurraldea Carolina Caycedoren lanaren lehen berrikuspena da Europan eta honako erakunde hauen arteko lankidetzaren emaitza da: Baltic Centre for Contemporary Art, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa eta Institut Valencià d’Art Modern (IVAM).

Hasiera: Ostirala, 2023(e)ko Urriaren 06a

Amaiera: Igandea, 2024(e)ko Apirilaren 07a