Hitzaldia «Palestinar genozidioa eta elkartasunaren kriminalizazioa»

HASIERA: martxoa 22, 2024
BUKAERA: martxoa 22, 2024
NON: Donostia, Sala Arrupe (Garibay 19 kaletik sarrera)
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Bihar, hilak 22, 19:00tan Arrupe Aretoan (Donostian, Garibay 19 kaletik sarrera), «GENOCIDIO PALESTINO Y CRIMINALIZACIÓN DE LA SOLIDARIDAD. Zer egin dezakegu Euskal Herritik?» hitzaldia antolatu du SODePAZ Elkarteak, Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDS) kanpainaren laguntzarekin eta Donostiako Udalaren babesari esker.

Urriaren 7az geroztik, Entitate Sionista genozidio bat burutzen ari da palestinar herriaren aurka Gazako Zerrendan: 31.000 palestinar baino gehiago erail ditu, horietatik 13.000 haur; etxe eta azpiegituren %70a baino gehiago suntsitu ditu; eta populazioa gosez eta egarriz hiltzen ari da pixkanaka. Baina genozidioa 70 urte baino gehiago dirauen proiektu kolonialista sionistaren mugarri bat baino ez da, palestinarrak beraien lurretatik kanporatzeko asmoz. Honen aurrean, zer egin dezakegu Euskal Herritik?

Galdera horri erantzuten saiatuko dira hitzaldian parte-hartuko duten hizlariak:

  • Jaldía Abubakra, Alkarama mugimendu feminista eta antikolonialista.
  • Liliana Córdova Kaczerginski, Red Internacional Judía Antisionista (IJAN).
  • Eneko Calle García, Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDS) mugimendua Euskal Herrian.

Zatoz hedabideetan kontatzen dizuten hori zalantzan jartzera eta Palestinako egoera zein den ezagutzera. Sionismoarekin konplizitaterik ez duen Euskal Herri batean bizi nahi dugulako, Ibaitik Itsasora Palestina Libre!