Izena eman, parte hartu, gehitu. Unibertsitate Hedakuntza Kritikoari buruzko I. Jardunaldiak

HASIERA: maiatza 23, 2024
BUKAERA: maiatza 24, 2024
NON: Granada
ORDUTEGIA:

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

2024ko maiatzaren 23an eta 24an Granadako Unibertsitatean egingo diren Eraldaketa ekosozialerantz igarotzeko unibertsitate eta gizartearen arteko artikulazioaren erronkak. Unibertsitate Hedakuntza Kritikoari buruzko I. Jardunaldietan izena emateko epea zabalik dago.

Ekitaldi hau Hegoak bultzatutako Unibertsitate Hedakuntza Kritikoa izeneko proiektuaren barruan kokatzen da, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren (AECID, gaztelaniazko siglen arabera) finantzatutakoa.

Unibertsitateak hiru funtzio nagusi ditu: irakaskuntza, ikerketa eta unibertsitate-hedakuntza. Espainiar Estatuko 8 unibertsitatetan bultzatutako unibertsitate-hedakuntzari buruzko esplorazio-diagnostiko baten bidez, egiaztatu da ez dagoela adostasunik funtzio horren sentsuaren inguruan. Unibertsitate hedakuntzak ez du orientabide edo helburu argirik, eta, beraz, “lehian dagoen eremua” da, batez ere interes merkantilistek bereganatutako eremua, hain zuzen.

Unibertsitate Hedapen Kritikoa (UHK) errealitate horri aurre egiteko alternatiba gisa agertzen da. Latinoamerikako hainbat tokitan eraikitzen joan diren UHKko proposamenak ezagutzeko, Jardunaldietan Humberto Tommasino Gizarte Zientzien Batzorde Latinoamerikarraren (CLACSO, gaztelaniazko siglen arabera) Unibertsitate Hedakuntza Kritikoari buruzko lantaldeko koordinatzailekidearen hitzaldia eskainiko da.

Horrez gain, UHK pentsatzeko beharrezkoak diren proposamen feministak, arrazakeriaren aurkakoak eta antimilitaristak aztertzeko elkarrizketa-gune bat ere eskainiko da ekitaldian. Solasaldian Florencia Brizuela Arrazakeriaren Aurkako Sare Juridikoko kidea eta Diana Granados Caucako Unibertsitateko antropologo feminista izango dira hizlari moduan.

Jardunaldietan aurreikusitako beste jarduera batzuen artean, Carne Cruda programarekin egingo den zuzeneko irratsaio bat nabarmentzen da. Bertan, elkarrizketak eta zuzeneko musika uztartuko dira, Unibertsitateak egungo gizartearen erronken aurrean duen zereginari buruz modu arinean sakontzeko.


Jardunaldietan izena emateak ez dakar inolako kosturik. Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 15era arte.