HASIERA: maiatza 11, 2024
BUKAERA: maiatza 11, 2024
NON: Hermani
ORDUTEGIA: 12:00
“Gora Kuba Burujabe!” jardunaldiak Kubako emakumeek AEBen blokeoaren aurrean duten erresistentzia azalduko du: Hernanin, maiatzaren 11an, larunbata.
Jardunaldiak Hernaniko Udalaren eta Hernaniko Kooperazio Taldearen babesa du, eta “Hernani munduari begira” programaren hiru ekintzetako bat da. Honek maiatzean zehar, nazioarteko hainbat errealitate hurbilduko ditu Gipuzkoako herriari.
“Gora Kuba Burujabe!” jardunaldia AEBko Gobernuak Kubari ezartzen dion blokeo ekonomiko, finantzario eta komertziala salatzen duen oihua izango da. Blokeo hori, duela gutxi jarritako berrehun zigor baino gehiagok larriagotu da. Ondorioak elikagaien, medikamentuen eta erregaiaren hornidurarik eza eta migrazio-olde gogor bat izan dira, biktima nagusiak Kubako emakumeak izanik.
Jaialdia Kulturarteko Plaza Feministan egingo da, Florida 28an, bi jarduera nagusirekin.
12:00etan, gaztelaniazko mahai-ingurua izango da, “Kuba gaur: blokeoak hausten dituzten emakumeak” izenburupean. Bertan, Claudia González antropologoak, Milagros Acea ekonomistak eta Raquel Cadet enpresariak parte hartuko dute. Euskal kirolari, gizarte ekintzaile eta Euskadi-Cubako kidea den Endika Guarrotxenak gidatuko du solasaldia.
Ondoren, 13:30etan, YaÃma Orozco eta Maygred Bourricaudy (Dúo Jade) taldeen kontzertua izango da.
Egunean zehar, Kubako janari eta edariarekin postu bat egongo da, baita liburuak eta bestelako materialak saltzeko ere.Kulturarteko Plaza Feministan ere, maiatzaren 4tik 24ra, “Kubako Emakumeak, Bihotzetik”, “Kuba: Iraultza Sexu-Anitza” eta “Tasioren Kuba” erakusketak ikusi ahal izango dira. Azken honen egilea, Javier Etayo (Tasio) marrazkilari nafarra, hilaren 11n izango da.
Gainera, Hernaniko beste toki batzuetan (Kide Taberna, Goiz Argi Taberna, Goiz Eguzki Gizarte-Etxea eta Herrilur denda), ekainaren erdialdera arte, “EH eta Kubako emakume nekazariak, elikadura-burujabetzaren protagonistak” eta “Operación Milagro: osasun elkartasun kubatarra Argentinan” erakusketak egongo dira, baita lehen aipatutakoen zati bat ere.