Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

HASIERA: maiatza 10, 2024
BUKAERA: maiatza 10, 2024
NON: Itsasmuseum Bilbao
ORDUTEGIA: 10:00

Beste bat

Sareen Sareak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareak eta erakundeak biltzen dituen elkarteak, 1205 – HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNAREN zazpigarren ediziora gonbidatzen zaituztegu. Ekitaldia maiatzaren 10ean ospatuko da, ostirala, Bilboko Itsasmuseumeko areto nagusian, 10:00etan.

Horregatik, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko kideok egun berezi honetan gurekin egotea gustatuko litzaiguke eta, horretarako, izena emateko formulario bat prestatu dugu. Eman izena beheko esteka honen bitartez formulariora joateko.

Hirugarren Sektore Sozialaren eguna elkarrekin egoteko aukera ona da, egunez egun 4.000 euskal erakundek baino gehiagok egiten dugun lana ikusarazi eta babesteko eguna; gizarte inklusibo, kohesionatu, eta parte-hartzaileago baten alde egiten dugun lana, hain zuzen.

Ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakariak hartuko du parte. Gainera, Sareen Saria emango zaio Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiari. Sari horren bidez, Euskadi solidarioago bat eraikitzen lagundu duten pertsonen konpromisoa eta lana aitortzen dugu.

Azkenik, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko boluntariotza gazteari buruzko solasaldi bat egingo dugu.

Maiatzaren 10ean elkarrekin ospatuko dugu!

Antolatzailea: Sareen Sarea