GIZA LIBURUTEGIA: “Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeak: hainbat esperientzia”

HASIERA: maiatza 7, 2024
BUKAERA: maiatza 30, 2024
NON: Ernest Lluch (Donostia) eta Palmera Montero (Irun)
ORDUTEGIA: 18:30-20:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Tailerra/Formakuntza

Maiatzaren 28an, asteartea, Donostian, eta maiatzaren 29an, asteazkena, Irunen, GIZA LIBURUTEGIA: “Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeak: hainbat esperientzia” garatuko dugu.

Lau emakumek (“giza liburuak”) osatuko dute Giza Liburutegia. Lau emakume horiek eskubideak defendatzeko lan handia egin dute hainbat esparrutatik (Guatemalako defendatzaileak, defendatzaile bakezaleak, emakumeen eskubideen defendatzaileak eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defendatzaileak).

Lau bizitza-historia oso desberdin, baina guztiak ezinbestekoak eta osagarriak, partekatuko dituzte parte hartu nahi duten pertsonekin, eta duten baliotsuena azalduko diete: beren bizipenak eta ibilbide emozionala. Horretarako, hainbat “irakurketa-txanden” bidez antolatuko da saioa, hau da: “giza liburu” bakoitzeko lauzpabost laguneko elkarrizketa intimoak.

Giza Liburutegiarekin entzute aktiboko dinamikak sustatu nahi dira eta ekarpenak egin giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeen lana eta aktibismoa ikusarazteko. Garrantzia eman emakumeek gizarte begirunetsuak eta ez hain indibidualizatuak lortzeko egiten duten ahaleginari eta inplikazioari, pertsona guztien eskubideak bermatuak egon daitezen.