Garapenerako lankidetzarako dirulaguntzak

Hasierako data: 2024 / 05 / 10
Azken eguna: 2024 / 12 / 31

Deitzaile: Zumaiako Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Dirulaguntzarako gehienez 119.662,16 € banatuko dira 4 modalitateen artean, oinarri espezifikoak diotena kontuan izanik.

1. MODALIDADEA: Larrialdi egoeretan ekintza humanitario espezializatuen proiektuentzat.

Onuradunak: E.A.E.n delegazioa duten Gobernuz Kanpoko erakundeak.

Zenbatekoa: ez da izango Nazioarteko dirulaguntzako aurrekontuaren % 5a baino gehiago.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024-12-31 arte.

 

2. MODALIDADEA: Zumaian gizarte egoitza duten Gobernuz Kanpoko erakundeei zuzenduta.

Garapen bidean dauden herrialdieetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak.

Onuradunak: Zumaian gizarte egoitza duten Gobernuz Kanpoko erakundeak.

Zenbatekoa: Proiektu bakoitza diruz laguntzeko zenbatekoa ez da 20.000 € baino handiagoa izango, ez eta aurrekontu osoaren %80 baino handiagoa ere.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024-06-10 arte.

 

3. MODALIDADEA: Urola Kostako udalerrietan gizarte egoitza duten Gobernuz Kanpoko erakundeei zuzenduta.

Garapen bidean dauden herrialdieetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak.

Onuradunak: Urola Kostako udalerrietan (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, Getaria, Zarautz, Orio eta Aia) gizarte egoitza duten Gobernuz Kanpoko erakundeak.

Zenbatekoa: Proiektu bakoitza diruz laguntzeko zenbatekoa ez da 6.000 € baino handiagoa izango, ez eta proiektuaren aurrekontu osoaren % 80 baino handiagoa ere.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024-06-10 arte.

 

4. MODALIDADEA: Zumaiako kooperanteei zuzendutako bekak.

Onuradunak: Zumaiako kooperanteak.

Zenbatekoa: Modalitate hau diruz laguntzeko zenbatekoa ez da udal aurrekontuaren % 5 baino gehiago izango.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024-06-10 arte.