Beken deialdia. ‘Human Rights Internship Programme 2024’

HASIERA: maiatza 14, 2024
BUKAERA: maiatza 31, 2024
NON:
ORDUTEGIA:

Tailerra/Formakuntza

Genevako (Suitza) Giza Eskubideen Kontseiluari buruzko formakuntza programa batean parte hartzeko beken deialdia.

 

Giza eskubideetan trebatu nahi duzu? UN Etxeak – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzarekin batera, , 8 formakuntza-beka eskaintzen dituzte Euskadi mailan giza eskubideen balioak lantzen dituzten hezkuntza-arloko gazteentzat.

 

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak Genevan (Suitza) egindako 57. bilkura-aldian formakuntza programa teoriko eta praktiko batean parte hartzeko aukera eskaintzen da, 2024ko irailean.

 

Jarduera hezkuntza eremu formal edota ez-formalari lotutako gazteentzat zuzenduta dago (irakasleak, gizarte-hezitzaileak, aisialdiko eta denbora libreko monitoreak, Epts teknikariak eta hezkuntzarekin lotutako beste profil profesional edo boluntarioak), giza eskubideak babesteko nazioarteko tresnetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzan sakontzeko interesa dutenentzat.

 

* Argazkia: UN Photo/Elma Okic