Lantegia: Basa-landareen sukaldaritza-hizkuntza (gaztelaniaz)

HASIERA: maiatza 17, 2024
BUKAERA: maiatza 17, 2024
NON: Jardín Botánico de Olarizu, Casa de la Dehesa (Vitoria-Gasteiz)
ORDUTEGIA: 17:00-19:30

Tailerra/Formakuntza

Olarizuko Lorategi Botanikoaren despentsa naturalean barrena egingo dugun ibilbide honetan, ahanzturatik erreskatatuko dugu basa-landare jangarrien bilketaren balio gastronomiko eta soziala, bidean landare horiek ezagutzen ikasiko dugularik. Paseo bat emango dugu espezie jangarriak aurkitu eta identifikatzeko, eta solasaldian arituko gara sukaldean izan dezaketen aplikazioei buruz. Amaitzeko, lorategiaren zati txiki bat dastatuko dugu.

  • Noiz? Maiatzak 17, ostirala, 17:00etatik a 19:30etara,
  • Non? Olarizuko Lorategi Botanikoa, Etxaldea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Izen ematea? Formularioa (Hemen sakatu)

Prestakuntza-emailea:

Blanca del Noval,  Basque Culinary Centerren (Donostia) Gastronomiako eta Sukaldaritza Arteetako lizentziatura amaitu ondoren, munduko hainbat jatetxe ospetsutan lan egin zuen, hala nola IndeWulf (Belgika) eta Central (Peru) jatetxeetan. Basque Culinary Centerren ikertzaile eta irakasle izan zen, eta hainbat gai jorratu zituen, hala nola hartzidura, landare basati jangarriak, elikagaiak alferrik galtzea eta gastronomiaren bidezko lurralde-garapena. ‘Silvestre’, landare basati jangarriei buruzko liburua; eta ‘Descartes’, elikagaien hondakinen errebalorizazioari buruzko liburuen egilea da.

Gaur egun, gai horiekin lotutako proiektuetan sartuta jarraitzen du, ikerketatik, aholkularitzatik eta ekintzailetzatik, batzuetan garapen- edo estrategia-proiektuetan murgilduta, El País bezalako egunkarietarako idazle, ekitaldi antolaketan, eta abar. Horren guztiaren helburua ondo jatearen aldeko sentsibilizazioa sustatzea da, egun erabiltzen ez diren produktuen balioa handitzea (adibidez, basa-landare jangarriak) eta gastronomiaren bidez garapen iraunkorra sustatzea.