Showcooking: Eraldaketa lapikoan (gazteleraz)

HASIERA: maiatza 30, 2024
BUKAERA: maiatza 30, 2024
NON: Lakua Gizarte Etxea (Vitoria-Gasteiz)
ORDUTEGIA: 18:30-20:30

Tailerra/Formakuntza

Sasoiko sukaldaritza tailer honetan Marta Franciscok menu goxoa prestatuko du, gure baratzeetako produktuak Palestina, Sri Lanka edo Ekuadorreko beste batzuekin konbinatuko dituena. Guzti guztiak, nekazari txikiek modu duin eta iraunkorrean landutako produktuak. Errezeta solasaldi batez maneatuko dugu, eta Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuko ZENTZUZ sarearen eskutik, erabiliko ditugun osagaien jatorriaz gehiago ezagutuko dugu.

  • Noiz? Maiatzak 30, osteguna, 18:30etik 20:30era
  • Non? Lakua GEko sukaldea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Izen-ematea? Formularioa (Hemen sakatu)

ZENTZUZ Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuko Sarearekin batera antolatutako jarduera.

Prestakuntza-emaileak:

Marta Francisco, 15 urtetik gorako esperientzia duen elikadura-hezitzailea. Janari onak, mimoz prestatuak eta gustuz prestatuak jatea da bere plazer handienetako bat.

ZENTZUZ Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo Arduratsuko sarea.