HASIERA: maiatza 25, 2024
BUKAERA: maiatza 25, 2024
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA:
Maiatzak 25, Afrikaren Eguna, “Ospatzeko egun bat, baina sorpresaz betetako kontinente bat aldarrikatzeko eta ezagutarazteko ere”.
Datorren maiatzaren 25ean izango dugun Afrikaren Egunaren ospakizunaren harira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herrietan askotariko kultura-, hezkuntza- eta aisialdi-jarduerak izango ditugu, Afrikako kolektibo eta elkarteen eta Grupo Pro África-Afrikaren Alde osatzen duten GKE batzuen eskutik.
Afrikaren Eguna, 1958ko Afrikako Estatu Independenteen Konferentzian du bere jatorria. Hasiera baten apirilaren 15ean ospatua, data honek, kolonialismoarekiko ukatze orokorra eta herri afrikarren arteko batasunaren erakustaldia zituen helburu. 1963tik aurrera, maiatzaren 25ean ospatzen da, Afrikar Batasunaren aitzindari izan zen Afrikaren Batasunaren Erakundearen sortze-dataren omenez. Erakunde honek, afrikar herrialdeen arteko batasunaren, elkarkidetasunaren eta lankidetzaren sustapena ditu helburu eta Grupo Pro África-Afrikaren Alde-tik helburu hauekin bat etorri eta euren alde egiten dugu lan egunik egun.
Aurten ere, Grupo Pro África-tik, jardueren egitaraua partekatu nahi dugu zuekin, kontinente afrikarraren errealitate eta kulturak Euskal Herrian ikusgai egiteko asmoarekin. Jarduerak, afrikar eta euskal biztanleriak gerturatzeko, klixeak desegiteko eta berdintasun zein iraunkortasunean oinarritutako bizikidetza sendoa eraikitzeko planteatuta daude.
Ospakizun honen parte izatera eta aste osoan zehar egingo diren jarduera eta ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hitzaldi, erakusketa, zineforum, kontzertu, dantza edo solasaldiekin gozatzeko aukera egongo da, hiru lurraldeetako herri desberdinetan. Horrez gain, etxetik parte hartzeko aukera emango duten ekintzak izango ditugu ere, hala nola saharar emakumeen borrokaren inguruko webinar bat edota Afrikaren inguruan ditugun pentsamenduak irudikatzeko horma-irudi interaktibo bat.
Ikusi egitaraua osorik