Palestinako sukaldaritzako tailerra “Ahanztunaren aurkako errezetak”

HASIERA: ekaina 22, 2024
BUKAERA: ekaina 22, 2024
NON: Arretxinagako Sukaldean, Arretxinaga Hiribidea 22, Markina, Xemein
ORDUTEGIA: 10:30- 13:30

Cartel Markina

Ba al zenekien sukaldaritza-jakintzak transmititzea erresistentzia-tresna garrantzitsua dela Palestinako errefuxiatuentzat? 

Iazko udan, UNRWA Euskadi Libanora joan zen, Palestinako gastronomiari buruzko errezeta-liburu bat sortzeko asmoz. Astebetez, Burj Barajneh eta Shatilako kanpamentuetan bizi diren 12 emakume errefuxiatu palestinarrekin lan egin genuen “Ahanzturaren aurkako errezetak: Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen” errezeta liburuan isladatzen diren 26 platerren errezetak osatzen. Liburua sortzeko Basque Culinaryren Center laguntza ere izan dugu. 

Liburu honetan jasotako errezetak dira, hain zuzen ere, datorren ekainaren 22an hurbildu nahi dizkizugunak  Markinan- Xemeinen izango ditugun Palestinako Sukaldaritza tailerrean.  

Tailerrean, Mohammed Farajallahren sukaldari palestinarraren eskutik, errezeta-liburuan jasotako plater batzuk egin eta daztatu ahal izango ditugu, Palestinako sukaldaritzako osagai tipikoz eta platerren esanahiari buruz ikasten dugun bitartean. 

Sukaldea ere, aitzakitzat izango dugu, Libanoko errefuxiatu palestinarren eskubideei, elikagaien segurtasuna eta iraunkortasun ekologikoari buruz hitz egiteko.  

Izena ematea eta informazio gehiago jasotzeko zenbaki hauetara deitu dezakezu . 946166303 – 640290964  

Izena emateko epea ekainak 19 an amaitzen da!  

Azkar ibili, plazak mugatuak dira eta!

Taillerra  doainik da.

Zure zain gaude! 

Ahanzturaren aurkako errezeta-liburua doan deskargatu nahi baduzu hemen klikatu.