Basaurin gizarte eraldaketarako sentsibilizazio- eta heziketa ekintzak garatzeko dirulaguntzak

Hasierako data: 2024 / 06 / 17
Azken eguna: 2024 / 07 / 15

Deitzaile: Basauriko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Xedea
Gizarte-eraldaketarako sentsibilizazio- eta heziketa-ekintzak izango dira Basauriko herritarrei, orokorrean, edo berariazko talde batzuei, bereziki, zuzendutakoak, baldin eta ekintza horiek txirotutako herrialdeen egoeraren ezaugarriei buruzko prestakuntza ematea (egoera horren arrazoiak, eta hango komunitateek egoera gainditzeko egiten dituzten ahaleginak ezagutaraztekoak), edo horien egoerarekiko sentsibilizazioa badute helburu. Basauriko herritarrengan konpromiso-jarrera solidarioagoak sustatu nahi dira, iparraldearen eta hegoaldearen arteko harremanak bidezkoagoak eta berdintasunezkoagoak
izan daitezen.

Onuradunak
Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, adibidez: GGKEak, erlijio elkarteak, fundazioak eta horien pareko erakundeak, baldin eta haien estatutuetan, helburuetan, eginkizunetan edo txostenetan berariaz jasota badago garapenerako lankidetza.

Zenbatekoa
40.000,00 euro.