HASIERA: uztaila 3, 2024
BUKAERA: uztaila 3, 2024
NON: Bilborock aretoa, Bilbao
ORDUTEGIA: 19:30
Bilboko Udala, Euskal Fondoa eta El Salvadorreko Colectiva Feministaren arteko lankidetzaren 20. urteurrenaren ospakizuna dela eta, “Aquí sí se hace lucha. 20 años de activismo feminista en El Salvador” dokumentalaren estreinaldira gonbidatzen zaituztegu datorren uztailaren 3an, asteazkena, 19:30etan Bilborock aretoan.
Dokumentalaren proiekzioaren ondoren, eztabaida-mahai bat egongo da, eta honako hauek izango dira bertan:
– Morena Herrera. Feminista, El Salvadorreko Tokiko Garapenerako Colectiva Feministaren sortzaileetako bat – CFDL.
– Irma Lima. Abokatua, CFDLko zuzendaritza-taldeko kidea eta UPV/EHUko Gaztenpatia-CFDL programaren koordinatzailea da.
– Sonia Sánchez. Santo Tomaseko (El Salvador) ingurumen-defendatzailea. Grupo Robleren hirigintza-megaproiektuaren aurkako borrokari ekin zion, eta, bere komunitatearekin batera, haren aurkako prozesu judizial bat eta haren lurraldearen babesa irabazi zituen.
Moderatzailea: Clara Murgialday
Sarrera librea lekua bete arte.
El Salvadorreko Tokiko Garapenerako Colectiva Feministak – CFDLk hamarkadak daramatza aktibismoan, bere herrialdearen eraldaketa sozialari laguntzen. Colectivaren borrokarekin batera doazen pertsona salvadortarren testigantzek errealitate bidegabeak erakusten dituzte, non aktibismo feminista funtsezkoa den eraldaketa horiek bultzatzeko. AQUÍ SÍ SE HACE LUCHA errebindikazio-kantua da, feminismoetatik guztiekin eta guztiontzat egiteko gonbidapena.