Larrialdi-egoeretan proiektu eta ekintza humanitario puntualak

Hasierako data: 2024 / 06 / 27
Azken eguna: 2024 / 07 / 15

Deitzaile: Tolosako Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Dirulaguntzaren xedearen definizioa.
Oinarri hauen xedea da arautzea gobernuz kanpoko erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak lehia bidezko konkurrentziaren arabera emateko modua. Dirulaguntza horiek dira beharra duten komunitateetan larrialdiko ekintza humanitarioak egiteko. Gatazka belikoek edo katastrofe naturalek sortutako egoerak arintzeko izango dira laguntza humanitario horiek, edo oinarrizko beharrak edo beste edozein premia asetzeko, betiere aurreikusi gabeko gertakari baten ondorioz sortu badira.