Elikatu ala jan? Elikadura eskubideari buruzko nazioarteko topaketak

HASIERA: azaroa 11, 2024
BUKAERA: azaroa 12, 2024
NON: Zabalguneko merkatua, Bilbo
ORDUTEGIA: 11/11 16:00 - 20:00 + 12/11 9:30 - 19:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Elkartrukerako, eztabaidarako eta eraikuntza kolektiborako gune bat sortu nahi dugu, hainbat sektoretako erreferentziazko eragileekin, nutriziorako eta elikadurarako eskubideari buruzko eztabaida publikoa erabaki-guneetara zabaltzeko eta, oro har, gizarteratzeko.

Topaketan lurralde ezberdinetako gizarte eta nekazal erakundeek, gizarte eragileek eta instituzio ezberdinek parte hartzea nahi dugu. Asko gonbidatuta daude dagoeneko eta asko gehiago daude gonbidatzeke. Era berean, kolektibo zaurgarrien ordezkariak ere bertan izango dira, eskubideen titular gisa; eta ordezkari politiko-instituzionalak, Elikadurarako Eskubidea bermatzeko betebeharren titular gisa.

Gorde data, zabaldu eta parte hartu!!